Zumardiako kioskoa egokitzen ari da udala
Argiztapena, baranda eta eskailerak hobetzeko lanean ari da udala; kioskioaren perimetroa ere egokituko dutela adierazi dute.
Zumardiako kioskioan egokitzapen lanak egiten ari da Hondarribiko Udala. Hala ezagutarazi du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzu zinegotziak komunikabideetara igorritako oharrean. Argiztapena, baranda, eskailerak eta perimetroa hobetzea da lanen helburua, zinegotziak azaldu duenez. Aurreikuspenen arabera, datorren astean amaitutzat emango ditu lanak udalak.