TAO zerbitzua, astelehenetik aurrera martxan
Irungo Udalak TAO zerbitzua berriz ere martxan jartzea erabaki du, hiriko merkataritza guneetan autoen mugikortasuna eta errotazioa hobetzeko asmoz.
Datorren astelehenetik (hilak 25) aurrera, TAO zerbitzua berriz ere martxan jarriko du Irungo Udalak. Gaur bertan jakinarazi dute erabakia, zerbitzuak jasan duen ia bi hilabeteko etenaldiaren ostean.
Udalaren arabera, TAOaren itzulerarekin hiriko merkataritza guneetan autoen mugikortasuna eta errotazioa hobetu nahi dute, hiriko denda eta establezimendu askoren irekiera probestuz.