Patxi Ruiz euskal presoaren alde elkarretaratuko dira berriz ere
Astean bigarrenez, irundarrek babesa helaraziko diote euskal preso nafarrari. Elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak asteazkenean, 20:30ean.
Zortzigarren gose eta egarri eguna du gaurkoa Patxi Ruiz euskal preso nafarrak. Haren egoera salatzeko, joan den ostiralean bezalaxe, irundarrek elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak. Hala, asteazkenean (hilak 20), San Juan plazan bilduko dira, 20:30ean, Presoak borrokan, gu ere bai! lelopean. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak egin du deialdia.