Koronabirusaren kontrako borroka egoki doa: zero positibo beste behin Bidasoan
Koronabirusaren kontrako borroka egoki doa: zero positibo beste behin Bidasoan. Azken positiboa hilaren 14koa da, Irunen.
Ostiralean koronabirus kasu berriak zenbatzeko eredu berriari ekin zion Osasun Sailak. Aldaketa honi jarraiki, kasu berriak zenbatu dituzten herriak agertzen dira txosten berritua. Gaur zabaldu dute atzoko 00:00etan zeuden datuena: Bidasoan ez da kasu berririk beste behin. Hilaren 14tik ez da infektatu berririk zenbatu ez Irunen ez Hondarribian.
Beraz, datu metatuak krisia hasi zenetik, hauek: Irunen 227 pertsona infektatu dira, eta Hondarribian 41. Horiek kasu metatuak dira; litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 16ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena.
- Irun: 227 (=)
- Hondarribia: 41 (=)
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.