Ekonomia pizteko hamabost kultur proposamen egin ditu Abotsanitzek
Kultura berpizteko proposamenak bideo batean jaso ditu udal taldeak; merkataritza eta ostalaritza sustatzeko lagungarriak ere direla sinetsita daude alderdikideak.
Hil honen hasieran proposatutako “kultur leherketa” pizteko jarduerak biltzen dituen bideoa plazaratu du Abotsanitz Herri Batzarrak. Esparru ezberdinak jorratzen dituzten hamabost proposamen dira, denak, ekonomia piztera bideratuak. Era honetan, kultur eragileen egoera arintzen laguntzeaz gain, merkataritza eta ostalaritza sustatzeko baliagarriak izango direla uste du udal alderdiak.
Hori horrela, udatik aurrera egingarriak liratekeen kultur saioak proposatu ditu Abotsanitzek, Hondarribiko auzoetan eta osasun neurri guztiak errespetatuz. Ondokoa da udal taldeak argitaratutako ikus-entzunezkoa: