Hirugarren egunez, koronabirus kasu berririk ez
Asteburuan ez da izan aldaketarik eta COVID-19 positiboen kopuruak berdina izaten jarraitzen du.
Ostiralean koronabirus kasu berriak zenbatzeko eredu berriari ekin zion Osasun Sailak. Aldaketa honi jarraiki, kasu berriak zenbatu dituzten herriak baino ez dira agertzen bertan. Zabaldu duten txostenean, azken 24 oduetan izan diren positiboen berri eman du herriz herrikako atalean. Horren arabera, kasu berririk ez da izan da Bidasoan azken egunean. Ostegunetik berdin jarraitzen du positiboen kopuruak.
Beraz, datu metatuak krisia hasi zenetik, hauek: Irunen 227 pertsona infektatu dira, eta Hondarribian 41. Horiek kasu metatuak dira; litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 15eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena.
Irun: 227 (=)
Hondarribia: 41 (=)
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.