COVID-19 positibo berririk ez Bidasoan
Datuak baikorrak izaten jarraitzen dute eskualdean. Azken 76 orduetan koronabirus kasu bakarra atzeman da eskualdean, Irunen.
Egun batez datuak emateari utzi eta gero, Osasun Sailak berriz ere herriz herrikako datuak emateari ekin zion atzo. Zabaldu duten txostenean, azken 24 oduetan izan diren positiboen berri eman du herriz herrikako atalean. Horren arabera, positibo berririk ez da izan da Bidasoan azken egunean.
Beraz, datu metatuak krisia hasi zenetik, hauek: Irunen 227 pertsona infektatu dira, eta Hondarribian 41. Horiek kasu metatuak dira; litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 15eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena.
Irun: 227 (+1)
Hondarribia: 41 (=)
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.