Sanmartzialetako ekitaldi instituzionalak, bertan behera
Soilik ekainaren 30eko botoaren betetzea egitea erabaki dute. Udalbatzako kideek hartuko dute parte ekitaldian, «COVID 19aren osasun krisiarekin bizi dugun egoeraren barruan ezartzen diren arauak betez».
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, aurtengo sanmartzial jaietako ekitaldi instituzionalak bertan behera geratu dira, botoa betetzea salbu. Beraz, jai egitarauaren barruan ohikoak diren ekitaldiak ez egitea erabaki dute, talde politiko guztiek egoera aztertu ostean. Beraz, soilik ekainaren 30ean (12:00etan) San Martzial mendian botoaren betetzea egingo dute. Udalbatzako kideek hartuko dute parte ekitaldian, «COVID 19aren osasun krisiarekin bizi dugun egoeraren barruan ezartzen diren arauak betez».
Joan den astean erabaki zuten aurtengo festak ospatzea, «baina egungo egoerari egokituta». Irungo balkoi eta leihoak hiriaren banderarekin eta festaren koloreekin apaintzeko deia egin dute: inoiz baino arrazoi handiagoarekin, balkoietara eta leihoetara hiriko banderak eta festaren koloreak ateratzeko unea izango da. Kaleak guztien artean jantzi behar dira, eta urte desberdina eta inoiz ahaztuko ez duguna ulertzen eta jasaten lagundu», diote udaleko iturriek.
Bestalde, alarde ez parekideko kideek erabaki dute aurten ez dutela desfilea egingo.