San Kristobal biribilguneko iturria garbitu eta martxan jarri du udal brigadak
Itxialdia hastearekin batera iturria gutxieneko funtzionamenduan jarri zuten bizilagunei molestiarik ez eragiteko, baina gaurtik aurrera ohiko ordutegian martxan jarri dutela jakinarazi du udalak.
San Kristobal biribilguneko iturria garbitu eta ohiko ordutegian martxan jarri du berriz ere udal brigadak. Koronabirusak eragindako itxialdia hastearekin batera gutxieneko funtzionamenduan jarri zuten iturria auzokideei ahalik eta molestiarik txikiena eragiteko. Gaurtik aurrera ordea, ohiko ordutegian martxan jarri dute berriz ere, 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.