Egitura moldatu behar izan arren, heltzear da Hondarribia Dantzan jaialdia
Astelehenean hasi eta larunbatera bitartean luzatuko da aurtengo ekitaldia; sareak eta Antxeta Irratiaren uhinak baliatuta hainbat jarduera aurreikusi ditu Kemen Dantza Taldeak.
Hondarribia Dantzan jaialdiaren 14. ekitaldia astelehenetik larunbatera bitartean aurrera eramango du Kemen Dantza Taldeak. Itxialdiak eragindako egoera medio, ohiko formatua egokitzera behartuta ikusi du bere burua talde antolatzaileak, eta ondorioz “uhinetara salto egitea” erabaki dute. Hala, Antxeta Irratiaren zein Hondarribiko Udalaren laguntzari esker, beste urte batez herritarrak entretenitzeko prest dator Hondarribia Dantzan festibala.
Dantzaren, eta oro har, folklorearen inguruko astebeteko festa da Kemenek antolatutakoa, hezkuntza eta entretenimendua uztartzen dituelarik. Hondarribia Dantzan programa kulturalak euskal dantzen kultura hedatzea ere du helburu.
Ondokoa da aurtengo egitraua:
- Hilak 18, astelehena.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Bizi dantza. Elkarrizketa 18:00etatik 19:00etara Antxeta Irratian eta sare sozialetan. -
Iurretako (Bizkaia) Mikel Deuna dantza taldea. Elkarrizketa 18:00etatik 19:00etara Antxeta Irratian eta sare sozialetan.
Hilak 19, asteartea. - Hilak 20, asteazkena.
Hondarribiko txistulari alardea. Elkarrizketa 18:00etatik 19:00etara Antxeta Irratian eta sare sozialetan. - Hilak 21, osteguna.
Oier Araolaza: Genero identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan. Elkarrizketa 18:30ean sare sozialetan. Horrez gain, Kemenen jantzitegiaren erakusketaren inaugurazioa sare sozialetan. - Hilak, 22 ostirala.
Erromeria sare sozialetan zuzenean Kemeneko musikariekin, 19:00etan hasita. - Hilak 23, larunbata.
Bertso saioa Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martinen eskutik www.bertsoa.eus eta www.hondarribia.eus webguneetan eta Antxeta Irratian, 17:00etan. - Aste osoan zehar:
Dantza erronka bidasoarrei: grabatu zure burua Zazpi jauzi dantzatzen eta ondoko posta elektronikora edo 686 872 207 telefono zenbakira bidali hilaren 23a baino lehen. Bideo guztiekin “dantza erraldoia” osatuko dute. Bestalde, Hondarribia Dantzan 14 urtez izenburupean argazki erakusketa abiatuko du taldeak, Facebook eta Instagram sareetako @kemendt helbidean.
Kemen Dantza Taldeko kideek nabarmendu dutenez, egitaraua jarraitzeko interesa duten lagunek ondoko kanalen bitartez egin dezakete:
- Kemen Dantza Taldea: @kemendt sare sozialetan eta Kemen Dantza Taldea YouTube-n.
- Antxeta Irratia: 90.5 eta 89.7 FM uhinak eta @antxetairratia sare sozialetan.
- Hondarribiko Udala.
- Bertsozale elkartea.