Bi egunetan positibo bakarra Bidasoan, Irunen
Bi egunetan positibo bakarra Bidasoan, Irunen. Osasun Sailak atzo ez zituen herriz herrikako datuak eman; gaur berrekin dio infektatuen berri emateari.
Osasun Sailak berriz ere herriz herrikako datuak emateari ekin dio, atzoko hutsunearen ondoren. Zabaldu duten txostenean, azken bi egunetan izan diren positiboen berri eman du herriz herrikako atalean. Horren arabera, azken 48 orduetan (atzoko 00:00ak arte), positibo bakarra izan da Bidasoan, Irunen zehazki, Dunboako anbulategia dagokion herritar batena hain zuzen.
Beraz, datu metatuak krisia hasi zenetik, hauek: Irunen 227 pertsona infektatu dira, eta Hondarribian 41. Horiek kasu metatuak dira; litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 12ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena.
- Irun: 227 (+1)
- Hondarribia: 41 (=)
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.