Txingudiko pentsiodunak: «Solidarioak izan nahi dugu»
Larrialdi egoerak ez ditu Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideak gelditu. Etxetik bada ere, pentsio duinen aldeko borrokarekin jarraitu dute tinko azken hilabeteotan.
Larrialdi egoerak ez ditu Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideak gelditu. Etxetik bada ere, pentsio duinen aldeko borrokarekin jarraitu dute tinko azken hilabeteotan. Aldarrikapen ugari egin dituzte, bereziki koronabirusaren krisiak eragindako ondorioen ingurukoak.
Azken urteotan solidaritatearen alde pentsiodunek egindako borroka nabaria izan dela diote, baina tamalez, azkenaldian zenbait hedabideen aldetik euren kontra akusazio larriak egi dituztela gogor salatu dute. «Entzuten hasi gara zenbait albistetan funtzionarioen eta pentsiodunen pentsioak jaitsi behar direla. Guk, ordea, solidarioak izan nahi dugu».
Hedabideen aldetik jasotako erasoen aurrean, ondorengoa oihukatu nahi izan dute eskualdeko pentsiodunek:- Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) negatiboa bada, herrialdearekin solidaritatez, onartu dezakegu KPI negatiboa aplikatzea. Baina onartuko dugu, pentsiodun guztiekin solidaritatez, neurri hau 1080 eurotik beherako pentsioei aplikatzea.
- Milaka eta milaka dira euren pentsioarekin bizitza duin bat egiteko aukera ez dutenak, bereziki emakumeak.
- 2008ko krisian bankuak salbatu bazituen estatuak, zer nolako erantzukizuna du orain herriarekin?
- Espainiako Gobernuak emandako abantaila fiskal eta laboralei esker otsailera arte irabaziak izan dituzten enpresek laguntza emango dute?
-
Publizitate gisa maskarak edo arnasgailuak eman dituzten mezena enpresa, kontseilari ekonomikoak zein kirolari ospetsuei inspekzio fiskalik egingo diete?
- Enpresa handietako zuzendariei eta politikariei, euren nomina eta postuen maila berean egongo dira?
- Pentsionistei, berriz ere gerrikoa estutzea eskatuko diegu?
- Medikuei, erizainei, garbiketa langileei, suhiltzaileei, poliziei, militarrei…. soldata jaitsiko diegu
Kalean eta borrokan jarraitzeko mezua eman dute amaitzeko, protestarako «milaka arrazoi» baitituzte pentsionistek.