Elikagai Bankuak bildutakoa banatzen ari dira Gurutze Gorria eta Nagusilan elkartea
Herriko 52 familia eta norbanakoei zuzendutako elikagaiak dira; udalak zehaztu duenez, bigarren aldiz egiten ari dira banaketa.
Gurutze Gorria eta Nagusilan elkartea Elikagai Bankuak bildutako produktuak banatzen ari dira gaur herriko 52 familia eta norbanakoen artean. Banaketa egiten duten bigarren aldia da gaurkoa, Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako departamentuko Gotzone Larrarte zinegotziak zehaztu duenez. Aurreko banaketan 48 etxebizitzetara eraman zituzten elikagaiak.