Joera zena baieztatu da: koronabirusaren eragina lausotzen ari da Bidasoan
Joera zena baieztatu da: koronabirusaren eragina lausotzen ari da Bidasoan. Azken orduetan positibo bakarra izan da, Irunen.
Osasun Sailak gaur (maiatzak 12), atzoko 20:00etan koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du. Horren arabera, Bidasoan positibo berri bakarra dago, Irunen.
Azken datuen arabera eta COVID-19agatik gaixotutakoak zenbatzen hasi zirenetik, Bidasoan koronabirusak 267 herritarri eragin die. HITZA-k ez du jakiterik izan kopuru horretatik zenbatek gainditu duten dagoeneko gaixotasuna.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 10eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena.
Bestalde, Bidasoko ospitalean hiru gaixo daude koronabirusagatik ingresatuta.
- Irun: 225 (+1)
- Hondarribia: 41 (=)
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.