Aurtengo Oztoporik Gabeko Bainua programa, bertan behera
COVID-19 gaitzak eragindako osasun krisi egoera medio hartu du erabakia Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak.
Hamahiru urteren ondoren, aurten lehen aldiz, Oztoporik Gabeko Bainua programa bertan behera uzteko erabakia hartu du Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak. COVID-19 birusak sortutako egoeraren aurrean “ezinbestean eta pena handiz” hartutako erabakia dela aitortu dute. Datorren urtean programa berreskuratu ahal izatea espero dute federazioko kideek.