Trikuharri bat aurkitu berri dute Irunen, megalitoen katalogazio eta prospekzio lanetan aritzen den Hilarriak taldeko Iñigo Txintxurretak jakinarazi duenez. Larrialdi egoeran Irungo udalerriko eremuan egindako prospekzio batean aurkitu dute (ostiralean izan zen), Olaberria auzoko Burkalleku mendiaren iparraldean zehazki. «Momentuz Irungo udalerrian kokatzen den megalito ezagun bakarra da», azaldu du Txintxurretak.
Ondorengoak dira aurkitutako trikuharriaren ezaugarriak: tumuluaren diametroa 14 metrokoa da, eta altuera 1,20 metroko ingurukoa, harearriz osatutakoa. Lau harlauza «ondo finkaturik» ageri direla zehaztu dute ikerlariek, eta «oso nabarmena» dela tumulua inguratzen duen peristalitoa (25 lekuko inguruk osaturik). Ehiza postu baten azpian aurkitu dute trikuharria, pinudi baten barruan kokaturik.
Dagoeneko Aranzadi Zientzia Elkarteari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Ondarea Departamentuari aurkikuntzaren berri eman dietela azaldu dute ikerlariek.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.