Jaizkibel V cromlecha berreraikitzeko lanean ari da Aranzadi Zientzia Elkartea
Lehenik eta behin, hiru dimentsioetan eskaneatzen ari dira harrespila ezinbestekoak dituzten datu arkeologikoak bildu eta aztertu ahal izateko.
Aranzadi Zientzia Elkarteak jakinarazi duenez, taldeko adituak Jaizkibel V cromlecha hiru dimentsioetan eskaneatzeko lanean aritu ziren iragan astean. Harrespila berreraikitzea da prozesuaren azken helburua, baina aurretik, ahalik eta datu zehatzenak biltzea eta horiek aztertzea ezinbestekoa da. Elkarteak sare sozialen bitartez eman zuten albistearen berri.
Interes berezia dauka Jaizkibel V cromlechak aditu taldearentzako “harri zirkulu perfektua” baita. Are gehiago, orain arte Euskal Herrian agertu den cromlech edo mairubaratza konplexuena da. Bertan irakur daiteke HITZA-k iazko martxoan harrespilari buruz argitaratutako Jaizkibel V cromlech “perfektua” izenpeko erreportajea.