Irungo iragana, klik batean
II. Errepublikako Irun «alai, zaratatsu eta aske» hartatik 1936ko gerrak utzitako hiri «beltz eta kiskalitara» egin du salto Nicolas Guerendiain talde errepublikanoak, irudi bilduma baten bitartez.
Irun kiskalita, 'Kontrasteak' egitasmoan aurki daitekeen irudietako bat. Irungo Nicolas Guerendiain talde errepublikanoa hiriaren iraganean bidaiatzeko aukera eskaintzen hasi berri da, modu telematikoan noski. Taldearen webgunean Kontrasteak izeneko atala sortu dute; bertan, II. Errepublikako Irun «alai, zaratatsu eta aske» hartatik 1936ko gerrak utzitako hiri «beltz eta kiskalitara» egin dute salto, garaiko dozenaka irudi baliatuz.
Irudi guztiak, esteka honetan eskuragarri daude.

