«Gizarte ongizate, gazteria eta berdintasuneko zerbitzuak berregituratu behar dira»
Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza udal taldeak familiei eta bereziki haurrei begirako neurri gehiago eskatu ditu, etxeko txikienei deseskalatzea arintzeko asmoz.
Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza udal taldeak familiei eta bereziki haurrei begirako neurri gehiago eskatu ditu, etxeko txikienei larrialdi egoerak eragindako ondorioak leuntzeko asmoz.«Ezinezkoa da deseskalatzean aurrera egin eta ekonomia berpiztea, ez baditugu aintzat hartzen lan egiten duten pertsonak eta haien familiak», diote taldeko kideek.
«Gure biztanleen familia kontziliazioaren aldekoak gara gogoz, eta, horregatik, gizarte ongizate, gazteria eta berdintasuneko zerbitzuak berregituratu behar direla uste dugu», diote. Horregatik, 2020ko aurrekontuan onartutako baina gauzatu ezin diren partidak «lehenbailehen egokitzea» eskatu diote udal gobernuari, «herritarrei zerbitzu emateko».
Bestalde, udalekuetako erabiltzaile kopurua handitzeko aurrekontuetan hitzartutako 25.000 euroko partida berregituratzea proposatu dute, haurrentzako eguneko koloniak antolatzeko. «Horrek aukera emango die haurrei berriro konektatzeko eta estresa arintzeko, eta, gainera, oxigeno pixka bat emango die familiei». Era berean, zentzu bereko neurri gehiago pentsatzea eskatu diote udal gobernuari, betiere segurtasuna lehenetsiz, talde txikiekin eta nahikoa begiraleekin.