Datu ona, infektatu bakarra azken orduetan
Datu ona, infektatu bakarra azken orduetan Bidasoan. Irunen zenbatu dute positibo berria. Bidasoko Ospitalean koronabirusagatik hiru gaixo daude ingresatuta.
Osasun Sailak gaur (maiatzak 11), atzoko 20:00etan koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du. Horren arabera, Bidasoan azken orduetan kutsatu bakarra izan da, Irunen.
Azken datuen arabera eta COVID-19agatik gaixotutakoak zenbatzen hasi zirenetik, Bidasoan koronabirusak 266 herritarri eragin die. HITZA-k ez du jakiterik izan kopuru horretatik zenbatek gainditu duten dagoeneko gaixotasuna.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 9ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena.
Bestalde, Bidasoko ospitalean hiru gaixo daude koronabirusagatik ingresatuta.
- Irun: 225 (+1)
- Hondarribia: 41 (=)
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.