Bilboko azken eraso matxista irmoki arbuiatu du Bidasoa M8 Asanblada Feministak
Babes osoa bidali nahi izan diote «bizirik atera denari» eta txalotu egin dute «gizabanakori hori salatzeko ausardia».
Joan den ostiralean (hilak 8) Bilbon izandako sexu erasoa irmoki gaitzesteko oharra kaleratu berri du Bidasoa M8 Asanblada Feministak. «Bidasoko Asanblada Feministak erabat gaitzesten du emakumeen eskubideen eta askatasunaren urraketa oro, eta are gehiago horrelako ekintza bortitzak eta iraingarriak», diote asanbladako emakumeek. Era beran, babes osoa bidali nahi izan diote «bizirik atera denari» eta txalotu egin dute «gizabanakori hori salatzeko ausardia».