COVID-19agatik positibo berri bakarra Bidasoan, Hondarribian
COVID-19agatik positibo berri bakarra Bidasoan, Hondarribian. Bidasoko Ospitalean, bestalde, hiru herritar daude koronabirusagatik ingresatuta.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (maiatzak 7) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, Bidasoan, PCR eta test azkarren artean, kasu positibo bakarra eman da azken orduetan, Hondarribian zehazki.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, maiatzaren 6ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo.
- Irun: 216 (=)
- Hondarribia: 39 (+1)
Bidasoko Ospitalean, bestalde, hiru herritar daude koronabirusagatik ingresatuta. Azken orduetan bi pertsonak jaso dute senda-agiria.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.