[Bideoa] #NikIrunenErostenDut
Bidasoa Atletiko Taldearen (BAT) egitasmoz, Irungo zenbait pertsonaia ezagunek babes kanpaina berezia egin dute, herriko komertzioetan erosteko kontzientzia pizteko asmoarekin.
Irungo merkatari txikiek herritarren babesa jaso dute azken asteotan. Izan ere, Bidasoa Atletiko Taldearen (BAT) egitasmoz, Irungo zenbait pertsonaia ezagunek #NikIrunenErostenDut babes kanpaina egin dute, herriko komertzioetan erosteko kontzientzia pizteko asmoarekin. Hiriko kirolari ugariz gain, kazetari, idazle eta bestelako bidasoar ezagunek babestu dute kanpaina, eta denen mezuekin bideo bat osatu dute. Orotara, 30 bideo jaso dituzte ondorengo ikus-entzunezkoan: