Bertako saltzaileen azoka, Uranzutik Urdanibiara
Aurreko larunbatetan bezalaxe, Udaltzaingoa eta Babes Zibileko boluntarioak bertaratuko dira, saltzaile eta erosleen segurtasuna bermatzeko. Era berean, eskularruak, xaboia eta maskarak banatuko dituzte.
Azken asteotan Uranzu pilotalekuan egin duten larunbateroko azoka Urdanibia plazara lekualdatzea erabaki berri du Irungo Udalak. Orotara, datorren larunbatekoan (hilak 9) hamaika salmenta postu izango dira, guztiak bertako produktuz beterik. Orain arte bezala, 8:30tatik 13:30tara zabalik egongo da.
Aurreko larunbatetan bezalaxe, Udaltzaingoa eta Babes Zibileko boluntarioak bertaratuko dira, saltzaile eta erosleen segurtasuna bermatzeko. Era berean, eskularruak, xaboia eta maskarak banatuko dituzte.
Udalaren aurreikuspenen arabera, hurrengo astekoa «pixka bat gehiago haziko da» lehen faseari esker. Datozen egunotan informazio gehiago emango du udalak.