Angeluko erailketa matxista gaitzetsi du Bidasoko M8 Asanblada Feministak
«Egungo egoeraren ondorioz, emakumeak are gehiago bizi dira babesik gabe, eta horregatik, behar diren bitarteko guztiak jarri behar dira beraien eskura», diote amorruz.

BERRIAk jakinarazi duenez, hilketa matxista bat izan zen atzo Angelun (Lapurdi). Gizon batek bere bikotea erail zuen, eta ondoren, bere buruaz beste egin.
Erailketa matxista honen harira, Bidasoko M8 Asanblada Feministak irakurketa bat kaleratu du. «Angelun gertatuko hilketa matxista gaitzesten dugu. Egungo egoeraren ondorioz, emakumeak are gehiago bizi dira babesik gabe, eta horregatik, behar diren bitarteko guztiak jarri behar dira beraien eskura egoera hori jasaten ari direnei babesa eta laguntza emateko», diote amorruz.
Hedabideei bidalitako oharrean azaldu dutenez, larrialdi egoeragatik ez dute elkarretaratzea egiteko aukerarik izango, beraz, etxetik ozen eta irmoki «ezta bat gutxiago ere» oihukatzen jarraituko dutela nabarmendu dute.