Laugarren egunez jarraian, koronabirusagatik positibo berririk ez Bidasoan
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (maiatzak 5) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, maiatzaren 4tik maiatzaren 5era, ez da kutsatu berririk izan, laugarren egunez jarraian, Bidasoan.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, maiatzaren 4ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo.
- Irun: 215 (=)
- Hondarribia: 38 (=)
Bidasoko Ospitalean, bestalde, bost dira koronabirusagatik ingresatuta dauden herritarrak, denak gela arruntetan. Azken orduetan, eri batek senda-agiria jaso du.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.