[Galeria] Gogotsu jaso dute herritarrek itxialdiaren arintzea
Eguraldiak lagunduta eta norbera bere ordutegian, hondarribiarrek kalera ateratzeko duten beharra agerian gelditu da azken egunotan.
Gogoz hartu dituzte herritarrek itxialdia arintzeko Espainiako Gobernuak hartutako lehen neurriak. Larunbatean jaso zuten etxetik ateratzeko lehen baimena, eta kaleak, bidegorrien inguruak, mendiak eta hondartza bete zituzten hondarribiarrek. Eguraldi onak lagunduta, kontent ateratzen hasi dira adin ezberdinetako herritarrak, eta horietako askok, 20:00etako txalo zaparrada kalera irteteko txirrinatzat hartu dute. Ondoko argazki galerian atzo arratsaldeko 20:00etatik aurrera badiak utzitako paisaia ikus daiteke.