Herriko tabernen eta kasu honetan Irungo Haziaren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak abiatutako epaia salatzeko egitasmo bat sortu dute. Irundarrei haientzat Hazia zer den galdetu diete, guztien ideiekin, mural bat osatzeko.
Herriko tabernen, eta kasu honetan Irungo Haziaren aurka
Espainiako Auzitegi Nazioanalak abiatutako epaia salatzeko egitasmo berezia sortu du Irungo Sortuk. Mural erraldoi bat sortu nahi dute, irundarrek elkarbanatutako edukiekin osatutakoa. Zehazki, herritarrei haientzat Hazia zer den galdetu diete (bizipen bat, balore bat, irakaspen bat…), eta
helbide honetara bidaltzeko deia egin diete, igandera (hilak 10) bitarte. Aurrerantzean, batzartzeko eta epai honen harira egitasmo berri gehiago diseinatzeko asmoa adierazi dute.
Era berean, herriko tabernen aurkako epaiaren gaineko irakurketa egin nahi izan du Sortuk. Auzia hasi zenetik jada 18 urte pasatu direla gogoratu dute, «ziurgabetasunez beteriko 18 urte». Espainiako Estatuaren «maila demokratiko eskasa» agerian geratu dela diote, eta 1936ko altxamenduaren ondoren, emandako «konfiskaziorik handiena» dela salatu. Amaitzeko, Hazia «emozioz eta bizipenez» betetako espazioa dela nabarmendu dute, «ilusioz auzolanean eraikitako etxea dugu».