Museoen Nazioarteko Eguna etxetik ospatuko du Oiassok
Etxeko sofatik mugitu gabe egiteko jarduera ugari eskainiko dituzte datozen asteotan.
Maiatza hilabete berezia izango da Oiasso Erromatar Museorentzat, izan ere, datorren hilaren 18an (astelehena da) Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute. Larrialdi egoera dela eta, aurtengo ospakizunak moldatu egin behar izan dituzte, beraz, etxetik ere jarduera ugari eskainiko dizkiete irundarrei, modu berezian gainera.
Larunbatetik (hilak 9) aurrera, museoaren webgune ofizialean jarduera ugari eskainiko direla iragarri dute. Esaterako, Santa Elena ermita sofatik mugitu gabe bisitatzeko aukera izango da, modu telematikoan noski. Bestalde, datorren astelehenetik (hilak 11) aurrera, Museumweek egitasmoarekin bat egingo du museoak, eta hala, hiriaren iraganarekin lotutako jarduerak eskainiko dituzte astebetez, hauek ere online bidez.
Hilaren 1ko egun handira biribiltzeko, Oiassoko portuan esku inklusiboak tailerra eskainiko dute. Esku eta arrain itxurako aztarnak sortuko dituzte partaideek. Lan guztiak, helbide honetara bidaltzeko aukera izango dute herritarrek. Ondoren, jasotako guztiekin erakusketa birtuala antolatuko dute.
Jarduera guztien gaineko informazio eta xehetasun gehiago, lotura honetan.