Kabigorrik herritarren laguntza behar du
Larrialdi egoera hasi zenetik ez dute diru iturririk jaso. Egoerari bira emateko, herritarrei euro batekin laguntzeko deia egin diete.
Kabigorri ateneoak irundarren laguntza behar du. Ohar batean jakinarazi berri dutenez, larrialdi egoera hasi zenetik (martxoaren 14an itxi zuten) ez dute diru iturririk jaso, eta egoera sostengaezina bilakatzen ari da. «Gastu askori aurre egiten jarraitu behar dugu (mailegua, hornikuntza…), eta etorkizuna ez da pozgarria diru sarrerei dagokionez», esan dute. Horregatik, babes kanpaina bat hastea erabaki dute, herritarrek euro baten truke egitasmoa babes dezaten.
Horretarako, Teaming online erreminta erabiliko dute. Esteka honetan egitasmoa babes daiteke; dagoeneko 32 lagunek bat egin dutela jakinarazi dute gaur goizean.