[Datuekin] Koronabirusagatik ingresatu bakarra dago Bidasoko Ospitalean
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (maiatzak 3) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, maiatzaren 2tikmaiatzaren 3ra, eta bigarren egunez jarraian, ez da positibo berririk izan Bidasoan. Gainera, Bidasoko Ospitalean pertsona bakarra dago koronabirusagatik ingresatua
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, maiatzaren 2ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo.
- Irun: 215 (=)
- Hondarribia: 38 (=)
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.