Bidasoan koronabirus kasu berririk ez
Azken datuen arabera, albiste ona Bidasoan; ez da koronabirus kasu berririk atzeman. Guztira, Irunen 215 dira kutsatutakoak eta Hondarribian 38.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (maiatzak 2) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, maiatzaren 1etik maiatzaren 2ra, ez koronabirus kasu berririk Bidasoan. Hortaz, Irunen eta Hondarribian, COVID-19aren kusatutako lagunen kopuruak, berean jarraitzen du.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, maiatzaren 1eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo.
- Irun: 215 (=)
- Hondarribia: 38 (=)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean sei eri daude COVID-19 birusarekin, denak gela arruntetan. Kasu honetan ere ez da igoerarik eman.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.