Ez da kutsatu gehiagorik zenbatu azken orduetan Bidasoan
Osasun Sailaren datuen arabera, kopuru bertsuetan mantendu dira positiboak azken egunean Hondarribian eta Irunen. Ospitaleratuen kasuan ez da aldaketarik eman ezta ere.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 30) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 29tik 30era ez da positibo berririk antzeman ez Irunen, ezta Hondarribian ere. Zorionak.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, hilaren 29ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo.
- Irun: 212 (=)
- Hondarribia: 38 (=)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean zazpi eri daude COVID-19 birusarekin, denak gela arruntetan. Kasu honetan ere ez da igoerarik eman.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.