Liburuaren Egunaren harira bideoa osatu du liburutegiak
2020. urteko Liburuaren Nazioarteko Eguna medio deialdi berezia egin zien liburutegiak herritarrei, eta dagoeneko, emaitza kaleratu du.
Hondarribiko Udal Liburtegiak deialdi berezia zabaldu zuen apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Raymond Queneau idazleak argitaratutako Estilo ariketak obraren zenbait pasarte irakurri eta bideo bat grabatzera animatu zituzten herritarrak «bideo berezia, parte hartzailea, barregarria eta bateratzailea» osatzeko asmoz. Dagoeneko bideoa osatu eta kaleratu du liburutegiak, eta ondokoa da emaitza.