Koronabirusagatik hiru gaixo gehiago Irunen azken orduetan. Hondarribian, berriz, ez da igoerarik izan Osasun Sailak emandako datuen arabera,

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 29) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 28tik 29ra hiru gaixo berri antzeman dituzte Irunen, eta igoerarik ez da izan Hondarribian.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, hilaren 28ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo.
- Irun: 212 (+3)
- Hondarribia: 38 (=)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean zazpi eri daude COVID-19 birusarekin, denak gela arruntetan.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.