Eusko Jaurlaritzak PCR probak egingo dizkie arrantzale guztiei
Lanean ari direnean segurtasun neurriak errespetatzea zaila dela argudiatuta hartu du erabakia Jaurlaritzak. Momentuz ez dute kasu positiborik zenbatu.
Segurtasun neurri bereziekin ekin zioten Hondarribiko arrantzaleek iragan astean antxoaren kosterari, eta lanean hasi eta egun batzuetara erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak PCR testak egitea langile guztiei. Arrantzan dauden bitartean segurtasun neurriak errespetatzea zaila dela argudituta hartu du erabakia Jaurlaritzak.
Gipuzkoako baxurako arrantzaleekin eta lonjetako 29 beharginekin hasi dira asteburuan lehen testak egiten, Hondarribiko, Pasaiako eta Getariako langileen artean horiek baitira antxoatan ari diren gehienak. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak zabaldu duenez, ez dute kasu positiborik aurkitu.
Osasun Sailak finkatutako egutegiaren arabera, astebururo egingo dituzte probak euskal flota osatzen duten behargin guztien osasun egoera zein den jakin arte.