Lau positibo gehiago Bidasoan, denak Irunen
Lau positibo gehiago Bidasoan denak Irunen. Azken egunetako joera hautsi den arren, joan den asteko datuak baino askoz hobeak dira honetakoak.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 23) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 22tik 23ra Irunen lau kasu berri eman dira, eta Hondarribian berean mantentzen da positiboen zenbatekoa.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, hilaren 22ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Irun: 199 (+4)
- Hondarribia: 29 (=)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean zortzi dira COVID-19agatik ingresatuta daudenak, denak gela arruntetan.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.