Datu onak berresten hasi dira: positibo berririk ez Bidasoan
Datu onak berresten hasi dira: positibo berririk ez Bidasoan azken orduetan. Bidasoko Ospitalean bederatzi lagun daude ingresatuta.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 22) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 21etik 22ra ez da positibo berririk izan ez Irunen ezta Hondarribian ere.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, hilaren 21eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Irun: 195 (=)
- Hondarribia: 29 (=)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean bederatzi lagun daude ingresatuta koronabirusagatik. Azken orduetan herritar batek senda-agiria jaso du.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.