Asteko koronabirus kasuen igoera apaldu da azken orduetan
Asteko koronabirus kasuen igoera apaldu da azken orduetan. Irunen lau gaixo gehiago daude, eta Hondarribian batek gehiagok du infekzioa.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 17) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 16tik 17ra, 4 positibo gehiago zenbatu dira Irunen. Hondarribian, infektatu bat gehiago gehitu zaio erien zerrendari.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, hilaren 16ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Irun: 189 (+4)
- Hondarribia: 28 (+1)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean zortzi herritar daude koronabirusagatik ingresatuta.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.