Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

[Erreportajea] Zenbakien dantza argi-iluna

Martxoko datuek langabeziak gora egin duela erakusten duten arren, hazkundea ez da espero bezain deigarria izan erregulazio txostenen eta autonomoen egoeraren tokian tokiko daturik gabe.

Arretxe Ugalde industriagunea Ezinbestekoa ez den jarduera ekonomikoari heldu diote berriz ere hainbat enpresek, nahiz eta kasu gehienetan, lan karga txikia duten.
Rebeka Ruiz
Hondarribia,Irun
2020/04/17

Koronabirusak herritarron ohiko bizimoduan ondorio ugari eragin ditu momentura arte, baita lan esparruan ere. Hala demostratzen dute 2020. urteko martxoko datuek: langabeziak gora egin du. Argi zuten adituek osasun larrialdi egoerak krisi ekonomikoa piztuko zuela, zaila dirudi, ordea, inpaktu horren eragin erreala zenbatekoa izan daitekeen jakitea.

Oarsoaldeko Garapen Agentziak eta Bidasoa Bizirik-ek bi eskualdeetako azken enplegu datuak helarazi dizkiote HITZA-ri. Langabeziaren hazkundea eman da bietan, eta Irun eta Errenteria-Orereta izan dira udalerri kaltetuenak. Zenbakiak, halere, ez dira espero zitekeen bezain deigarriak. Otsaileko datuei erreparatuta, 251 lagun gehiago daude lanik gabe Errenteria-Oreretan —2019ko martxoan baino 200 gehiago—, eta 273 gehiago Irunen —2019ko martxoan baino 312 gehiago—. Guztira, bi udalerrietako biztanleria aktiboaren %12,68 eta %13,2 langabezian dago, hurrenez hurren.

Datuak interpretatzeko eta ondorioztatzeko unea ez dela oraindik iritsi uste du Jon Urkola ELA sindikatuko Oarso Bidasoko arduradunak. «Kontua ez da gaur-gaurkoz langabezia igotzeko arriskua dagoenik, arriskua, zoritxarrez, alarma egoera bukatzen denean emango da, eta gertatuko da». Zerbitzuen sektoreak eragingo duela langabeziaren hazkundea uste du ELAko ordezkariak, hori baita bi eskualdeetako oinarri ekonomiko nagusia; haren aburuz, industria sektorearen ehuna ez da oso indartsua bertan. «Zerbitzuak eta komertzioa oso garatuta daude, eta ikusi beharko da bueltak zein eragin daukan», gaineratu du. Ildo horretan, autonomoek edota enpresa txikiek pairatuko dutela sufrimendu gehien uste du, «nahiz eta orain neurri gutxi batzuk hartu diren, guretzako oso mugatuak direnak, hor ikusiko dugu benetan honen eragina enpleguan».

Gabiria industriagunea Irunen

Gabiria industriagunean hau zen iragan asteko irudia.

Kristina Gete LAB sindikatuko Oarso Bidasoko arduradunarentzat ere datuak espero baino apalagoak dira, eta momentuz, ezin dutela askoz gehiago erantsi azaldu du. Egoera zehatza zein den jakitea zaila dela onartu du, eta langileak babesteko neurri «eskasak» hartzen ari direla ohartarazi du. Patronalari erraztasunak ematen ari zaizkiola iritzi dio, ez ordea langileei: «Ez da behar bezalako neurririk hartu langileen soldata bermatzeko ezta ezohiko egoerak sortutako kontziliazio beharrei behar bezala erantzuteko ere. Gainera, aktibitateak gelditu zireneko orduak berreskuratu behar dituzte langileek… Agerian da krisi hau, berriz ere, langileen kontura ari direla kudeatzen».

Langabezia datuei erreparatuta ondorioak ateratzeko goiz dela bat egin dute bi sindikalistek. Gainera, aldi baterako erregulazio txostenak bi eskualdeetan zenbat diren eta zenbat langileri eragiten dieten jakitea zaila da. Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) datuak udalerrika edo eskualdeka zatitu gabe publiko egin ditu, eta Oarsoaldeko Garapen Agentziak asteartean baieztatutakoaren arabera, kopuru hori 168.000 langile baino gehiagokoa zen momentuan.

Langile autonomoen kasuan ere egoera zein den ezagutzea eta izandako galerak zenbatzea zaila da. Gainera, autonomoen kuotak ez atzeratu izanak kritika ugari sortu ditu.

Goizegi lanera itzultzeko
Asteartean hasi ziren enpresak ezinbestekoa ez den jarduera ekonomikoa berreskuratzeko lehen urratsak egiten. LAB eta ELA sindikatuek ez dute hasieratik neurria begi onez ikusi, eta itzulera atzeratzea beharrezkoa zela uste dute. LABeko ordezkariaren arabera, osasuna lehenestea zen beharrezkoa , «pertsonen osasuna zaindu eta bermatzea». Izan ere, oinarrizko zerbitzuetan lan egiten duten beharginei, Geteren arabera, ez zaie bermatzen ari arriskurik gabe lan egin ahal izatea: «Zaintzen gaituztenak zainduak egon behar dute».

Ildo beretik mintzatu da Urkola, eta ohartarazi du momentuz euskal gizarteak ez duela lortu izurria zuzentzea, «uste dugu geldialdi egoeran gaudela, ez jaitsieran». Ezinbestekoak diren lehen sektore ekonomikoko jardueretan oraindik ere ez direla gutxieneko segurtasun neurriak betetzen ari uste du Urkolak, «supermerkatuetan, anbulantzietan eta horrelako behar-beharrezko sektoreetan ez badira neurriak hartzen, nola da posible beharrezkoak ez diren sektoreei esatea lanera buelta daitezela?».

Zalantza agertu dute bi sindikalistek segurtasun neurriak errespetatzearen inguruan, eta itzulera «gutxieneko berme» batzuekin egitera deitu du Urkolak. Getek, bere aldetik, argi dauka ez dela zilegi Tubacex enpresak 8.000 maskara edukitzea, «eta supermerkatuko langileek behin eta berriz berdinak erabiltzea; zilegi ez den moduan Gamesak 2.000 test edukitzea, eta zaharren egoitzetakoei testik ez egitea».

Azken honetan ere, zenbakiak engainagarriak direla ohartarazi du Urkolak, eta itzulera uste baino txikiagoa izan dela gaineratu du: «Begira Arcelorren, adibidez, buelta %25ekoa izan da. Enpresa asko itxoiten ari dira ez dutelako lan kargarik momentu honetan». Geterentzat, krisiaren faktura langileek ordain dezaten lortzeko maniobrak dira denak, «erakundeenak, patronalarenak eta inguruko medioenak», eta beldurraren mezua erabiltzen dutela horretarako erantsi du.

8.428
LANGABEAK
2020ko martxoko datuen arabera, 3.940 langabe daude Oarsoaldean eta 4.488 Bidasoan; guztira, langabezia tasa %11,58 eta %12,1 da, hurrenez hurren.
Oarsoaldea. Errenteria-Orereta da herririk kaltetuena 2.230 langaberekin (%12,68); Pasaian 996 dira (%11,68); Lezon 325 (%9,80); eta Oiartzunen 389 (%7,76).
Bidasoaldea. Irunek dauka langabezia kopururik altuena eta 3.826 lagun daude izena emanda langabe gisa (%13,2); Hondarribiak, bestalde, 662 langabe ditu (%8,2).
Aldi baterako erregulazio txostenak. Astearteko datuen arabera, 168.000 langile baino gehiagori eragiten zieten EAEn.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.