Koronabirus positiboen gorakada Irunen
Koronabirus positiboen gorakada Irunen. Azken orduetan hamabost kasu berri konfirmatu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 14) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 13tik 14ra, Irunen 15 positibo berri konfirmatu dira, eta Hondarribian bakarra.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, hilaren 12ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Irun: 162 (+15)
- Hondarribia: 27 (+1)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean zortzi dira koronabirusagatik ingresatuta dauden herritarrak. Azken orduetan, gaixo zegoen bati senda-agiria eman diote.
Jarraian, Osasun Sailak atzoko 20:00eko datuetan oinarrituta gaur zabaldu duen txostena.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.