[Bideoa] «Etxean gelditu», Txingudi Errugbi Klubeko kirolarien mezua
Klubeko jokalari eta zuzendaritzako kideak bidasoarrak etxean gelditzera animatu dituzte, larrialdi egoerak iraun bitartean.
Larrialdi egoerak Txingudi Errugbi Kluba eguneroko jarduna etetera behartu duen arren, kirolariek etxetik entrenatzen jarraitzen dute, bakoitzak ahal duen moduan. Hori baita, zintzilikatu duten azken bideoan zabaldu nahi izan duten mezua: etxean gelditu. Klubeko jokalari eta zuzendaritzako kideak bidasoarrak etxean gelditzera animatu dituzte, larrialdi egoerak iraun bitartean.
Hona bideoa: