Mantsotu bada ere, koronabirusak gora egiten jarraitzen du
Hiru kasu berri antzeman dituzte Bidasoan, horietatik bi Irunen eta bat Hondarribian.
Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (apirilak 4) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera. Atzoko datuen arabera, hiru positibo gehiago daude Bidasoan, bi Irunen eta bat Hondarribian.
Bidasoan guztira Covid-19ak gaixotutako 136 pertsona daude.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Bidasoan; parentesi artean hilaren lehen egunean jasotakoekin dagoen aldea.
- Irun: 118 (+2)
- Hondarribia: 18 (+1)