Bost koronabirus kasu berri Bidasoan
Horietatik lau, Irunen antzeman dituzte eta bakarra Hondarribian.
Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (apirilak 3) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera. Atzoko datuen arabera, bost positibo gehiago daude Bidasoan, lau Irunen eta bat Hondarribian.
Bidasoko Ospitalean Covid-19 birusagatik ingresatutakoen kopurua 14 pertsonakoa da, atzoko datuekin alderatuta, bost gutxiago, eta Bidasoan guztira Covid-19ak gaixotutako 133 pertsona daude.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Bidasoan; parentesi artean hilaren lehen egunean jasotakoekin dagoen aldea.
- Irun: 116 (+4)
- Hondarribia: 17 (+1)