Asteazkenera arte luzatu dute Uda Jolas programan aurrematrikulazio epea
Egoera zaila den arren, ahal den neurrian udalaren webgunea erabiltzea eskatu dute Gazteria departamentuko arduradunek.
Uda Jolas programan aurrematrikulazioa egiteko aukera datorren asteazkenera arte (hilak 8) luzatzeko erabakia hartu du Hondarribiko Udaleko Gazteria departamentuak. Bihar ixtekoa zen epea, baina larrialdi egoerak herritarren ohiko bizimodua zaildu duela-eta egun batzuk luzatzea hobetsi dute. Ildo horretan, departamentuko arduradun Maria Serranok izen ematea egiteko webgunea baliatzea eskatu die interesdunei. Bestela ere, 688 728 057 telefono zenbakian egin dezaketela gogorarazi du, astelehenetik ostiralera 16:30etik 19.30era, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.
Baldintzak eta nondik norakoak bertan kontsulta daitezke.