Irunen bakarrik egin du aurrera koronabirusak
Irunen bakarrik egin du aurrera koronabirusak. Azken orduetan lau gaixo gehiago daudela jakinarazi du Osasun Sailak. Hondarribian, positibo berririk ez.
Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (apirilak 1) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera. Kontuan hartu behar da datu horiek orain arte eman diren koronabirus datu konfirmatuen metaketa dela, martxoaren 18tik pilatzen joan direnak; litekeena da horietako batzuek jada senda-agiria jaso izana.
Atzoko datuen arabera, Irunen lau positibo gehiago daude, Hondarribian berean jarraitzen duelarik gaixoen kopuruak.
Bidasoko Ospitalean Covid-19 birusagatik ingresatutakoen kopurua 20 pertsonakoa da, eta horietatik inor ere ez dago zaintza bereziko geletan. Azken orduetan, lau herritarrek jaso dute senda-agiria.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Bidasoan; parentesi artean martxoaren 31n jasotakoekin dagoen aldea.
- Irun: 112 (+4)
- Hondarribia: 14 (=)
Jarraian dagoen grafikan, Bidasoko positibo konfirmatuen bilakaera ikus daiteke, hilaren 18tik.
Jarraian dagoen estekan, Osasun Sailak gaur eman dituen datuak, txostenean.