'Esnatu da' kantaren bertsio akustikoa kaleratu du Patxuko Nice taldeak
Konfinamendua arintzeko ekarpena egin dute musikari bidasoarrek, eta norbera bere etxetik grabatutako bideoa sare sozialetan zabaldu dute ondoren.
'Esnatu da' kantaren bertsio akustikoaren zuzeneko irudia. Patxuko Nice talde bidasoarrak hainbat musikarik hartutako dinamikarekin bat egitea erabaki du. Ildo horretan, Quim-en marrazkia azken diskoan grabatutako Esnatu da kantaren bertsio akustikoa grabatu dute taldekideek, norbera bere etxetik, eta sareetan zabaldu dute helburu argi batekin: konfinamendua arintzeko ekarpena egitea. Bertan ikus daiteke bideoa:
😊 Gure aportazio txikia bizi dugun egoera honi. Animo guztioi eta laster egongo gara batera! 😘
— Patxuko Nice (@Patxuko_Nice) April 2, 2020
😊 Nuestra pequeña aportacion ante la situacion que vivimos. ¡Animo a tod@s y pronto estaremos juntos! 😘#patxukonice #esnatuda #akustikoa #coronavirus pic.twitter.com/eo0HsEtmh6

