Hiriko zenbait musikarik kontzertu sorta eskainiko dute etxetik

Konfinamendua arintzeko irundarrek badute zer egin ostiralean. Hiriko musikariek kontzertu sorta berezia eskainiko dute etxetik, online bidez.

Uxue Urdin bakarlari irundarra.

Konfinamendua arintzeko proposamen berri bat egin dute Men of Rock elkarteak eta Irun Zuzenean egitasmoak. Datorren ostiralean (hilak 3), hiriko musikariek kontzertu sorta berezia eskainiko dute etxetik, online bidez. Ordu erdiko saioak izango dira (19:00etatik aurrera) eta Instagram sare sozialean #IrunZuzeneanEtxean traola erabilita helduko dira herritarrak bertara.

Ondorengo talde eta bakarlariak igoko dira euren etxeko oholtza gainera: Slimfit, Autumn, Eddy Kontraband, Now, Ras Miguel, Uxue Urdin eta Amaia Adin.

Bestalde, Irungo Udal Marrazketa eta Pintura akademiak ere badu datozen egunetarako zer eskaini. Apirilean zehar udaberriarekin eta loreekin lotutako eskulanak jasoko ditu, Apirileko lore guztiak izeneko egitasmoaren barruan. Parte hartzeko, eskulanaren argazki bat bidali beharko da, helbide honetara, hilaren 30era bitarte. Gainera, askotariko formatutan aurkeztu ahal izango dela jakinarazi dute: marrazkiak, collage-ak, argazkiak, ikus-entzunezko euskarriak, papiroflexia, egur taila….
 
Larrialdi egoera amaitzean, jasotako artelan guztiekin erakusketa bat egingo dutela iragarri dute.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.