Koronabirusagatik hamahiru gaixo gehiago Irunen
Azken orduetan gorakada handia izan dute Irunen zenbatutako koronabirus kasuek, hamahiru gehiago dira. Hondarribian, berriz, bat gehiago.
Osasun Sailaren azken datuen arabera (hilaren 25eko 20:00etako zifrak dira), Irunen gora egin da azken orduetan koronabirusa dutenen kopurua, 65era iritsi arte, hamahiru pertsona gehiagok dute gaixotasuna: herriz herrikako datuak daudenetik, igoerarik handiena izan da. Hondarribian berriz, batek gehiagok du eritasuna.
Honakoak dira Irun eta Hondarribiko kasu konfirmatuak martxoaren 25eko 20:00etan (parentesi artean, hilaren 22ko datuak):
- Irun: 65 (+13). 1.000 biztanleko koronabirus kasuak: 1,08
- Hondarribia: 6 (+1). 1.000 biztanleko koronabirus kasuak: 0,35
Bestalde, Bidasoko Ospitalean koronabirusagatik 11 pertsona daude ingresatuta (hilaren 24an zazpi ziren). Azken orduetan ez da altarik izan.
Jarraian dagoen koadroan, kasuen bilakaera herriz herri hilaren 18tik.
Osasun Sailak eman berri duen informazio txosten osoa, beheko estekan.