Hiriko merkataritza eta ostalaritza laguntzeko tasa eta zerga berriak ezarri dituzte
Larrialdi egoera amaitu ostean ere neurri berberak aplikatzeko aukera dagoela azaldu dute udaleko iturriek.
Irungo Udalak koronabirusuren eragina apaltzeko neurri gehiago hartu ditu. Jakinarazi berri dutenez, hiriko ostalaritza eta merkataritzari laguntzeko zergen eta tasen inguruko neurri berriak hartuko dituzte.
Zehazki, bide publikoa okupatzeagatik tasaren itzulera edo murrizpena aurreikusi du udalak. Gainera, bestelako kasuetan, tasaren itzulera edo larrialdi egoera iraun bitarteko epe horri dagokion tasa ezabatzea erabaki dute. Larrialdi egoera amaitu ostean, ez dute baztertu neurria berriz ere aplikatzea.
Horrez gain, Eskola Kirolaren ekintzak bertan behera geratu bitarteko tarte horri dagokion tasaren zatia ere itzuliko diete herritarrei. Era berean, Haur Eskolako egonaldi eta jantokiari dagokion tasarekin ere gauza bera gertatuko dela diote udaleko iturriek, eskolan egondako denbora tarteari dagokion zatia kobratuko da soilik.
Informazio gehiago, lotura honetan eskuragarri.